XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KAPI.- Ezin ziñei edozelan itz egin.

Kapitan bat naiz.

Ez naiz edozein.

IZAR.- Besagaiñeko zinta eta galoiak ez dabe gizonik zintzotuten.

KAPI.- Ez dautzut motiburik emon orrenbeste konfiantzaz jarduteko.

IZAR.- Bein galtzen da konfiantzea ta bein lotsagalduten da bat.

Parkatu. Bizitzako garrazkeri batzuk esaten nabil.

Eztago emen ipar bigunaren ozkirririk.

Eztakit zek sutu naben.

Belarri zorrotza daukat.

Konbentzidu nai zaitut, kontura ekarri, atsegiña izan ba nitzan be... besteak be ezagutu ninduzala bide bardiñean.

KAPI.- Izar!
IZAR.- Ta naiago izango neban premiña orretan ez sartu....

Lengoak eta PELI
PELI.- (Agertuaz). Egunon eta parkatu.

IZAR.- Telegrama bat?
KAPl.- Ez zaitez jolastu.

IZAR.- Egiz. Barkoan nabillelakoan. Peli! Ekaitz egunetan zer egiten dozue itxasoan?.

PELI.- Lepoz gora lo.

Kapitanaren kontsejua da.

IZAR.- Andre bildurtien antzera.

Beraz ekaitzean, gizonak, andren antzeko dira.

Pentsaten neban.

Baiña ez nekien itxasoan eulirik bizi danik.

KAPI.- Gizon guztiak ez dira bardiñak.

IZAR.- Basurtoko andre guztiak be ez dira esaten diran lakoak.

Geiagorik jakin dozu, Peli?.

PELI.- Kanposantura eroan dodazan lorak, neskatil bateri eskiñi dautsadaz.

IZAR.- Zegaitik? Loraen usaiñak nezkatillak aizetu ta zoratu eragiten ditue.

PELI.- Ez nekien.

Eta azurrak? Zetarako bear ditue lorak? Ariñago austuteko?.

IZAR.- Kapitanak naiago izaten dabe andre ezkonduei eskiñi.

KAPI.- Izar! Galoien neurriari begiratu, mesedez.

Nire pilotoaren aurrean zagoz.

Itxurak zaindu bear dira.

IZAR.- Andre ezkonduak, batzuk....

Gizon ezkonduak eta andre ezkonduak neurotikoako izaten dira ezkongabeak baiño.

Ez zenkien? Zegaitik? Ez ei da berezko legea, bizi moduaren legea baiño.

Bizitzako adarrak, eta ez beti zuzenak.